2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

7. Hausnarketa (9.astea)

https://elsalvador503briseyda13.wordpress.com/web-3/
Aste honetako magistralean aurkezpenekin jarraitu dugu. Hiru aurkezpen programatuta bazeuden ere, soilik bi ikusi ditugu denbora eskasa izan delako.


Lehenengo taldea ingurune aldizkarian "La web 2.0 en escena" argitaratutako artikuluari buruz hitz egin digute. Gai honetako hainbat kontzeptu azaldu dituzte adibidez web 1.0 eta web 2.0 eta web 3.0ra igarotzeko prosezua (antzaz 10 urte igaroko duena). web 3.0 segurtasun aldetik hobeagoa izango da. 

2. taldea E-learning-en inguruko aurkezpena egin dute. E-learning-en ezaugarriak, helburuak... aipatu dituzte. Egia esanda, gaurko bi aukezpenetan landutako gehiena ez nuen ezagutzen eta interesgarria izan da, hezkuntzarekin erlazio zuzena duten baliabideak direlako.

Praktikako saioan, programa desberdinak landu ditugu. Lehenengoa Hot potatoes du izena eta ariketak sortzeko aukera ematen du. 5 ariketa mota desberdin sortu ditzakegu honen bidez. Klasean binaka jarri gara programarekin trebatzeko eta hau izan da emaitza --> click egin. Ikusi ahal duzuen moduan, animaliak landu ditugu gurutzegrama baten bidez. Nahiko erraza da ariketak sortzea eta ikasleentzat ariketa egitea erraza izango dela uste dut.

Geroago "Goanimate eta Pixton" programei buruz hitz egin zigun irakasleak. Biak istorioak sortzeko aukera ematen digute. Goanimate programa bideoak sortzeko aukera emten du. Hemen azpian estekatzen dizuet programa honekin 
sortu ahal denaren adibide bat (Youtuben aurkitu ahal dena):


Pixton, aldiz, komikiak sortzeko aukera eskaintzen du eta klasean honekin trebatu ginen. Hemen azpian ikusi ahal duzue nik sortutako adibidea:









Ondoren,niretzat guztiz berriak izan diren bi programa gainetik ikusi ditugu: Issu eta Calameo. Horiek ikasleen lanak biltzeko baliogarriak dira, likasleen lanak igotzeko aukera ematen dutelako.

Geroago, Podcast programa landu dugu. Aukera asko ematen dituen programa da (hitegia landu, ipuinak sortu, testuak idatzi...) eta bigarren eta hirugarren zikloko ikasleekin erabiltzeko aproposa izaten da.
Azkenik, irakaslea bi taldetan banatu du klasea. Soinuak sarera igotzeko programak lantzeko. Talde batek Poderato programa erabili du, eta beste taldea Goear. Nik goear programarekin ibili naiz klaseko kide batekin, eta mikrofonoaren laguntzaz soinu bat grabatu ondoren, goear programara igo dugu. Arazoren bat izan dugu audioa mp3 formatora aldatzeko baina hemen azpian ikusi ahal duzuen bezala, azkenean lortu dugu. Ez nuen aurretik programa hau ezagutzen eta egia esanda, ez zait baliogarriegia iruditzen klasean erabiltzeko, baina ez dago txarto gauza berriak ikastea, etorkizunean esperientzia nire iritzia aldatu dezakelako. Horrez gain, Spreaker eta Voki programak aipatu dira. Esan behar dut, Voki programa aurretik erabilita neukala, eta oso baliogarria iruditzen zait, soinua animazio batekin erlazionatzen delako eta ikasleentzat erakargarria izaten da.


Amaitzeko, klasean ikusi dugun hurrengo video hau txertatzen dizuet, oso interesgarria iruditu zaidalako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blog-artxiboa