2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

8.Hausnarketa (9.astea)

Aste honetako klaseak, lauhilekoaren azkenengoak izan dira. 
Klase magistralean azken hiru aurkezpenak entzun ditugu. Lehenengo taldeak MOOC eta PLEn inguruan aritu dira oinarrizko azalpenak emanez (zer diren, nondik daatozen...). 
http://futureideas.org/massive-open-online-courses-opportunities-concerns-and-social-implications/

Bigarren taldea, aurkezpen bikaina egin du, izan ere, power pontaren erabilera berezia egin dute. Telebistako programa baten itxura eman diote haien aurkezpenari, entzuleei (guri) galderak eginez denbora osoan eta entzuleen erantzunetatik abiatuz, azalpenak eman dituzte. Oso metodologia aproposa iruditu zait ikasleentzat erakargarria izango delako.

Azkenengo taldea, aurreko taldea azaldu duenaren jarraipena izan da, hau da, IKT-ak nola erabili edo zer erabilera duten gaur eguneko eskoletan. Gaiarekin jarraitzeko, dekalogo bat sortu dute, 

Aste honetako klase praktikoa, azken eguna izanda, askoz laburragoa izan da, hala ere, hainbat gauza landu ditugu. Hasteko, QRak (quick respons) landu ditugu, link bereziak dira, eta horien bidez informazioa jasotzen dugu modu askar batean.

Geroago Unitag programarekin ibili gara. Horren bidez QR bat sortu dugu gure blogean jartzeko. Programa hau, QRa sortzeaz gain, haren diseinua aldatzeko aukera ematen du.

Gaia guztiz aldatuz, Eduteka, wordle eta easelly programak landu ditugu. Horiekin, irudiak edo hormairudiak sortzeko baliogarriak dira, informazio asko eskaini daitezke horien bidez, beraz, hezkuntzan erabiltzeko baliogarriak dira. Jarraian ikusi dezakezuen irudia easelly programa erabiliz sortu dudana izan da: 

websitewer






















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blog-artxiboa