2014(e)ko abenduaren 20(a), larunbata

Amaierako hausnarketa

Heldu da, lauhilekoaren amaierako eguna heldu da, eta horrekin batera IKT irakasgaiaren amaierako eguna. Kurtsoa hasi zenean, irakasgai azpergarria izango zela pentsatu nuen, baina lauhilekoa amaitzean, irakasgai garrantzitsua izan dela ikusi dut. Teoriako saioak garrantzitsuak izn badira ere, praktikako saioak askoz ere baliogarriagoak iruditu zaizkit orokorrean, izan ere, programa berriak ezagutu ditut eta horiek etorkizuneko ikasleekin lantzeko ezinbestekoak iruditzen zaizkit. 
Sarrera honekin agurra ematen diot blogari, baina ez IKTen munduari, izan ere, informatika gure eguneroko bizitzan sakonki parte hartzen du. Fenomeno hau, gero eta handiagoa da, eta gure bizitzako eremu guztietara hedatzen doa, hezkuntza barne. Beraz, agur informati-k mundua eta gero arte informazio eta komunikazioaren teknologia berriak.
http://wiredparent.wordpress.com/
"Ikasten jarrai dezagun"





2014(e)ko abenduaren 17(a), asteazkena

8.Hausnarketa (9.astea)

Aste honetako klaseak, lauhilekoaren azkenengoak izan dira. 
Klase magistralean azken hiru aurkezpenak entzun ditugu. Lehenengo taldeak MOOC eta PLEn inguruan aritu dira oinarrizko azalpenak emanez (zer diren, nondik daatozen...). 
http://futureideas.org/massive-open-online-courses-opportunities-concerns-and-social-implications/

Bigarren taldea, aurkezpen bikaina egin du, izan ere, power pontaren erabilera berezia egin dute. Telebistako programa baten itxura eman diote haien aurkezpenari, entzuleei (guri) galderak eginez denbora osoan eta entzuleen erantzunetatik abiatuz, azalpenak eman dituzte. Oso metodologia aproposa iruditu zait ikasleentzat erakargarria izango delako.

Azkenengo taldea, aurreko taldea azaldu duenaren jarraipena izan da, hau da, IKT-ak nola erabili edo zer erabilera duten gaur eguneko eskoletan. Gaiarekin jarraitzeko, dekalogo bat sortu dute, 

Aste honetako klase praktikoa, azken eguna izanda, askoz laburragoa izan da, hala ere, hainbat gauza landu ditugu. Hasteko, QRak (quick respons) landu ditugu, link bereziak dira, eta horien bidez informazioa jasotzen dugu modu askar batean.

Geroago Unitag programarekin ibili gara. Horren bidez QR bat sortu dugu gure blogean jartzeko. Programa hau, QRa sortzeaz gain, haren diseinua aldatzeko aukera ematen du.

Gaia guztiz aldatuz, Eduteka, wordle eta easelly programak landu ditugu. Horiekin, irudiak edo hormairudiak sortzeko baliogarriak dira, informazio asko eskaini daitezke horien bidez, beraz, hezkuntzan erabiltzeko baliogarriak dira. Jarraian ikusi dezakezuen irudia easelly programa erabiliz sortu dudana izan da: 

websitewer






















2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

7. Hausnarketa (9.astea)

https://elsalvador503briseyda13.wordpress.com/web-3/
Aste honetako magistralean aurkezpenekin jarraitu dugu. Hiru aurkezpen programatuta bazeuden ere, soilik bi ikusi ditugu denbora eskasa izan delako.


Lehenengo taldea ingurune aldizkarian "La web 2.0 en escena" argitaratutako artikuluari buruz hitz egin digute. Gai honetako hainbat kontzeptu azaldu dituzte adibidez web 1.0 eta web 2.0 eta web 3.0ra igarotzeko prosezua (antzaz 10 urte igaroko duena). web 3.0 segurtasun aldetik hobeagoa izango da. 

2. taldea E-learning-en inguruko aurkezpena egin dute. E-learning-en ezaugarriak, helburuak... aipatu dituzte. Egia esanda, gaurko bi aukezpenetan landutako gehiena ez nuen ezagutzen eta interesgarria izan da, hezkuntzarekin erlazio zuzena duten baliabideak direlako.

Praktikako saioan, programa desberdinak landu ditugu. Lehenengoa Hot potatoes du izena eta ariketak sortzeko aukera ematen du. 5 ariketa mota desberdin sortu ditzakegu honen bidez. Klasean binaka jarri gara programarekin trebatzeko eta hau izan da emaitza --> click egin. Ikusi ahal duzuen moduan, animaliak landu ditugu gurutzegrama baten bidez. Nahiko erraza da ariketak sortzea eta ikasleentzat ariketa egitea erraza izango dela uste dut.

Geroago "Goanimate eta Pixton" programei buruz hitz egin zigun irakasleak. Biak istorioak sortzeko aukera ematen digute. Goanimate programa bideoak sortzeko aukera emten du. Hemen azpian estekatzen dizuet programa honekin 
sortu ahal denaren adibide bat (Youtuben aurkitu ahal dena):


Pixton, aldiz, komikiak sortzeko aukera eskaintzen du eta klasean honekin trebatu ginen. Hemen azpian ikusi ahal duzue nik sortutako adibidea:









Ondoren,niretzat guztiz berriak izan diren bi programa gainetik ikusi ditugu: Issu eta Calameo. Horiek ikasleen lanak biltzeko baliogarriak dira, likasleen lanak igotzeko aukera ematen dutelako.

Geroago, Podcast programa landu dugu. Aukera asko ematen dituen programa da (hitegia landu, ipuinak sortu, testuak idatzi...) eta bigarren eta hirugarren zikloko ikasleekin erabiltzeko aproposa izaten da.
Azkenik, irakaslea bi taldetan banatu du klasea. Soinuak sarera igotzeko programak lantzeko. Talde batek Poderato programa erabili du, eta beste taldea Goear. Nik goear programarekin ibili naiz klaseko kide batekin, eta mikrofonoaren laguntzaz soinu bat grabatu ondoren, goear programara igo dugu. Arazoren bat izan dugu audioa mp3 formatora aldatzeko baina hemen azpian ikusi ahal duzuen bezala, azkenean lortu dugu. Ez nuen aurretik programa hau ezagutzen eta egia esanda, ez zait baliogarriegia iruditzen klasean erabiltzeko, baina ez dago txarto gauza berriak ikastea, etorkizunean esperientzia nire iritzia aldatu dezakelako. Horrez gain, Spreaker eta Voki programak aipatu dira. Esan behar dut, Voki programa aurretik erabilita neukala, eta oso baliogarria iruditzen zait, soinua animazio batekin erlazionatzen delako eta ikasleentzat erakargarria izaten da.


Amaitzeko, klasean ikusi dugun hurrengo video hau txertatzen dizuet, oso interesgarria iruditu zaidalako.

2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

6. Hausnarketa (7.astea)

Aste honetako klase magistralean, beste bi aurkezpen ikusi ditugu. Kasu honetan bi taldeek artikulu bera landu dute, talde bakoitzak zati bat. Lehenengo taldeak interneten arriskuei buruz hitz egin digute. Lantzeko gai beharrezkoa iruditzen zait, izan ere gero eta gehiago erabiltzen da interneta eskoletan eta horrek dakarren arriskuak ezagutzea lagungarria da ikasleen jarduerak modu egokian bideratzeko.

Bigarren taldea, gaiarekin jarraitzeaz gain, azaldu dute modu zehatzago batean nola bermatu ikasleen segurtasuna sarean. IEP-aren estrategia batzuk aipatu dituzte baliogarriak izango direnak umeekin lan egingo dugunerako. 



Informatika mundua gero eta gehiago zabaltzen ari da hezkuntzan eta hori dela eta, gure etorkizunean irakasle onak izateko hainbat gauza ezagutzea oso garrantzitsua da. Gaur klasean landutako hezkuntza software-ak gure etorkizunerako prestakuntza osotzen dute nabarmenki. 
Hiru software desberdin landu ditugu,  Ardora, Zonaclic eta  Educaplay. Hirurak alde positiboak eta negatiboak dituzte, Adora adibidez, euskaraz da baina java eskatzen du eta batzuetan horrek limitazioa izan daiteke eskolan erabili ahal izateko. Bestalde, Zonaclic eta Educaplay oso aukera interesgarriak eskaintzen dituzten arren, soilik online erabili daitezke eta horrek prozesua zailtzen du, irakaslea ikasle guztiak zer egiten ari diren kontrolatu behar duelako. 
Hala ere, tresna bikainak iruditu zaizkit. Gehien gustatu zaidana, Edukaplay izan da, izan ere, ariketak eskaintzeaz gain, horiek sortzeko aukera ematen du eta horrek irakaslearentzat garrantzitsua da, ariketak bere ikasleei egokitu ahal dituelako. 
Ondoren klasean sortutako bi ariketa txertatzen dizkizuet:

Animaliak Eguraldia eta urtaroak


Klasean landu dugun beste gai bat, ipuinak egiteko baliabideak izan dira. Picture book maker eta story bird online aurkitu daitezken bi programa dira eta horien bidez, ipuinak sortu ditugu. Oso erabilgarriak iruditu zaizkit, ipuinak aukera asko ematen dituztelako hezkuntzan. Gainera, programa hauek nahiko errazak dira ikasleak haien ipuinak sortzeko eta baita ere irakaslea ipuinak prestatzeko. 
Jarraian nik sortutako adibidea ikusi dezakezue:












Gaurko saioan landutakoa ez nuen ezagutzen eta beraz, garrantsi handikoa iruditu zait. Artezalea izateaz gain, idaztea nire gustokoa da ere eta zaletasun horien nahastea eskaintzen duenez, gehien gustatu zaidana, ipuinak egiteko story bird programa izan da. 

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

5. Hausnarketa (6. astea)

http://www.innovaticias.com/innovacion/24233/fedit-cdti-
trabajan-innovador-proyecto-horizonte-2020

Aste honetako saio teorikoan, beste bi aurkezpen ikusi ditugu. Lehenengoa Horizonte proiektuaren ingurukoa izan da. Proiektu horren helburua IKTen eragina aztertzea da.
Hurrengo taldea, Gai berdina landu dute, baina unibertsitate mailan (aurrekoa baino maila altuagoa).




kurtsoko 6. aste honetako praktika hasteko liburuen garrantzia gogoratu dugu Ortotipografia (akats tipografikoen inguruko liburua) eta 'Lectura de imagenes en la era digital' (gaur egungo irudien erabileraren inguruko liburua) liburuekin.
http://bookgobbledegook.tumblr.com/the%20people
GGeroago sakonki sartu gara  Bernie dodge 1995.urtean, gehiegizko informazioari erantzuna emateko sortutako web quest-ekin. Web quest-a metodologia bat da eta ez web orri bat. Eta jarduera hezitzailea izateaz gain, interneten bidez informazio bilaketa zuzendua aurrera eramateko tresna kooperatikoa eta orientatzailea da ere.
Web quest-a sei ataletan antolatzen da (sarrera, zeregina, prozerdura, baliabideak, ebaluazioa eta ondorioak). Transmititu eta konpartitu daitekeen metodologia honek, ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea da. Metodologia berri honekin trebatzeko taldeka web quest bat aukeratu dugu eta aztertu ondoren horren kritika egin dugu. Modu honetan ikusi dugu tresna praktikoa bada ere, haren erabilera egokia egitea garrantzitsua dela emaitza onak lortzeko.
Nire ustez metodologia erabilgaria da, aukera desberdinak eskaintzen dituelako eta nahiko erraza delako ikasleek erabili ahal izateko. Web quest asko daude sarean eta horiek bilatzeko modu egokiena pphwebquest.org orrialdea iruditu zait, irizpideak aukeratzen uzten duelako.

Geroago, Padle aplikazioan trebatu gara. Honek hormairudiak egiteko aukera ematen digu eta emaitza bikainak lortzen dira. Binaka hormairudi bat sortu dugu (behean horren emaitza ikusi daiteke) oso erraza dela ikusiz. Beraz ikasleekin erabiltzeko aproposa iruditzen zait. Gainera, irudiekin jolastea erakargarria izaten da, baina bestalde zailtasunak ekarri ahal ditu ikasleak interneten erabilera egokia egiten dutela bermatzeko. 


Saioa bukatzeko, soinua landu dugu. Hasteko youtubeko bideoak erabiliz abestiak jaitsi ditugu (youtubetik mp3-ra abestiak jaisteko konbersorea erabiliz) eta audacity programarekin editatu ditugu eta gure ahotsa sartu dugu mikrofonoa erabiliz.
Audacity programa ikasleek erabiltzeko zaila iruditzen bazait ere, baliogarria da, irakasle bezala abestiak mozteko edo abestien zatitxoak aukeratzeko edo argazki bideoei abestiak sartzeko. 

http://portableapps.com/apps/music_video/audacity_portable

2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

4. Hausnarketa (5.astea)

Teoriako klasean, hurrengo bi aurkezpenekin jarraitu dugu. Lehenengoa, IKT_ak hezkuntza berritzeko aitzakia zuen izenburutzat, eta hezkuntza arloan web 2.0-a eskaintzen dituen aukerak azaldu dituzte. Bigarren taldea, EU kids eta Safer Internet programen inguruan hainbat aspektu azaldu dizkigute, Aurkezpen honen oinarria eskola eta interneten arteko lotura izan da, azken honen erabilera egokia egiteko.

Saio praktikoan gauza ugari landu ditugu. Hasteko, hain saila iruditzen zaigun bibliografiaren aurkezpen egokia aztertu dugu eta liburu baten, artikulu baten, web orri baten... bibliografien arteko desberdintasunak sakondu ditugu ere. Nahiko baliogarria iruditu zait, unibertsitatean lan asko burutu behar ditugulako eta bibliografia modu egokian idazteari garrantsi handia ematen zaio. 
http://www.savethegeek.es/internet/enganchado-a-delicious/

    Bestade, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen diren programa batzuk ezagutu eta ezagutzen genuen beste batzuen birpasaketa egin dugu. Esaterako, Delicious eta Scoop.it programak ez nituen ezagutzen eta praktikoak direla uste dut. Esteken bidez informazioa gordetzeko balio dute eta etiketak erabiliz informazio horren arteko loturak sortzen dira. Helburu berdina daukate ere Diigo eta Connotea programak. Birpasatutako azken programa Word izan da. Betidanik erabili dugun programa izateaz gain, birpasaketa ondo egon da programaren aspektu orokorrak gogorarazteko.

     Saioarekin amaitzeko bideoa eta soinuari erreparatu diogu. Hainbat bideo ikusi ditugu, eta horietan musika, irudien eta gaiaren arteko loturak aztertu ditugu binaka hausnarketa txikia eginez. Oso interesgarria iruditu zait modulo lanari begira. Bideo bat burutu behar dugulako eta ondo burutzeko jaso ditugun argibideak garrantzitsuak direla uste dut. Askotan bideoak ikusten ditugulako eta ez diogu erreparatzen musika eta irudien arteko loturari, hemendik aurrera, bideo bat sortzean edo ikustean, erreparatuko diogu musika irudien garapenarekin bat etortzen dela.

   Sarrera honekin bukatzeko klasean ikusitako bideoak estekatzen dizkizuet, nire gustokoak izan direlako.


2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

3. Hausnarketa (3.astea)

http://thespinalconnection.com/health-tip-of-the-day-kids-need-to-p
ractice-good-computer-ergonomics-too/
Talde bakoitzak irakasleak bidalitako gai desberdin bat landu behar du eta klasearen aurren azaldu. Gaurko klase teorikoan, aurkezpenekin hasi gara, baina aurkeztu aurretik, irakasleak ebaluatzeko eta autoebalutzeko taula bat banatu du eta taldeka ebaluazio irizpideak zehaztu ditugu.  Gaurko aurkezpena nire taldearena izan da.  Eskola batean egindako proiektu baten inguruko artikulu bat lantzen ibili gara eta horren inguruko aurkezpena prestatu dugu power point erabiliz. Proiektuan Eskolako ikasleak beste eskolako ikasleekin harremanetan jartzen ziren email-a erabiliz. Ikasleak oso txikiak ziren (haur hezkuntzakoak) eta beraz, haientzat lana erakargarria izatearen asmoarekin, peluxeak sartu zituzten ikasketa prozesu honetan. Eskola bakoitzak peluxe bat bidaltzen zuen beste eskolara eta ikasleak peluxeak egiten zutenaren berri ematen zioten peluxearen jatorrizko eskolari. Landu dugun gaia, oso interesgarria iruditu zait, informatika lantzeaz gain, ikasleen arteko harremanak lantzen zirelako proiektu horretan. 

Praktika saioa nahiko interesgarria iruditu zait aspektu desberdinak landu ditugulako.
Alde batetik, RSSa erabiliz, blogean eduki desberdinak sartzeko modu berriak ikasi ditugu eta gadget desberdinak sartu ditugu gure blogean. Esaterako, klaseko kide baten blogaren estekak eta Hik Hasi web orrialdearen estekak. 
Bestalde, Creative commons erabiliz, blogean lizentzia jarri dugu, hau da gure blogaren erabilerak zehaztu ditugu.
Geroago copyscape web orrialdea aztertu dugu eta interesgarria iruditu zait, ez nekielako blogaren kopiaketak antzematen dituen web orrialdea existitzen zela eta oso erabilgarria iruditu zait. Gainera web orrialde honetan banner-ak eskaintzen dituzte dohainik, blogean sartuko direnei kopiatzea onartuta ez dagoela gogorarazteko.
http://joanarosab.com/Photographic-Watercolors
Saioarekin amaitzeko argazkigintzan sartu gara sakonki eta argazkizalea izanez primeran iruditu zait. Argazkiak editatzeko programa desberdinak landu ditugu. Hasiera batean Gimp programa eta geroago beste programa desberdin batzuk online erabiltzen direnak. Hala nola, picturetrain, imagechef, bomomo, flockdraw... Gimp programa online ez bada ere aplikazio portable moduan jaitsi daiteke pen drive-ean eramateko eta beharrezko denean erabiltzeko. Gimp bezala beste aplikazio portable asko daude eta horiek nola lortu ikasi dugu gaur ere.
Horrez gain ikaskide batzuk binaka irten dira kalera kontzeptu zehatz batzuen (ura, denbora...)  inguruko argazkiak ateratzera. Geroago klasean argazki horiek aztertu ditugu eta ikasi ditugu planoen arteko deberdintasin batzuk eta argazkien perspektibaren aldaketa argazkiaren esanahiaren aldaketa dakarrela.
Lehen hezkuntza ahaztu gabe, argazki programa desberdinak lantzea interesgarria iruditu zait. Izan ere badaude programak ikasleekin erabiltzeko aproposak direnak, motibagarriak direnak eta kreatibitatea lantzeko bikainak.


Aurretik aipatutako Bomomo programarekin
sortu dudan irudia.


Blog-artxiboa