2014(e)ko azaroaren 26(a), asteazkena

6. Hausnarketa (7.astea)

Aste honetako klase magistralean, beste bi aurkezpen ikusi ditugu. Kasu honetan bi taldeek artikulu bera landu dute, talde bakoitzak zati bat. Lehenengo taldeak interneten arriskuei buruz hitz egin digute. Lantzeko gai beharrezkoa iruditzen zait, izan ere gero eta gehiago erabiltzen da interneta eskoletan eta horrek dakarren arriskuak ezagutzea lagungarria da ikasleen jarduerak modu egokian bideratzeko.

Bigarren taldea, gaiarekin jarraitzeaz gain, azaldu dute modu zehatzago batean nola bermatu ikasleen segurtasuna sarean. IEP-aren estrategia batzuk aipatu dituzte baliogarriak izango direnak umeekin lan egingo dugunerako. 



Informatika mundua gero eta gehiago zabaltzen ari da hezkuntzan eta hori dela eta, gure etorkizunean irakasle onak izateko hainbat gauza ezagutzea oso garrantzitsua da. Gaur klasean landutako hezkuntza software-ak gure etorkizunerako prestakuntza osotzen dute nabarmenki. 
Hiru software desberdin landu ditugu,  Ardora, Zonaclic eta  Educaplay. Hirurak alde positiboak eta negatiboak dituzte, Adora adibidez, euskaraz da baina java eskatzen du eta batzuetan horrek limitazioa izan daiteke eskolan erabili ahal izateko. Bestalde, Zonaclic eta Educaplay oso aukera interesgarriak eskaintzen dituzten arren, soilik online erabili daitezke eta horrek prozesua zailtzen du, irakaslea ikasle guztiak zer egiten ari diren kontrolatu behar duelako. 
Hala ere, tresna bikainak iruditu zaizkit. Gehien gustatu zaidana, Edukaplay izan da, izan ere, ariketak eskaintzeaz gain, horiek sortzeko aukera ematen du eta horrek irakaslearentzat garrantzitsua da, ariketak bere ikasleei egokitu ahal dituelako. 
Ondoren klasean sortutako bi ariketa txertatzen dizkizuet:

Animaliak Eguraldia eta urtaroak


Klasean landu dugun beste gai bat, ipuinak egiteko baliabideak izan dira. Picture book maker eta story bird online aurkitu daitezken bi programa dira eta horien bidez, ipuinak sortu ditugu. Oso erabilgarriak iruditu zaizkit, ipuinak aukera asko ematen dituztelako hezkuntzan. Gainera, programa hauek nahiko errazak dira ikasleak haien ipuinak sortzeko eta baita ere irakaslea ipuinak prestatzeko. 
Jarraian nik sortutako adibidea ikusi dezakezue:












Gaurko saioan landutakoa ez nuen ezagutzen eta beraz, garrantsi handikoa iruditu zait. Artezalea izateaz gain, idaztea nire gustokoa da ere eta zaletasun horien nahastea eskaintzen duenez, gehien gustatu zaidana, ipuinak egiteko story bird programa izan da. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blog-artxiboa