2014(e)ko azaroaren 6(a), osteguna

3. Hausnarketa (3.astea)

http://thespinalconnection.com/health-tip-of-the-day-kids-need-to-p
ractice-good-computer-ergonomics-too/
Talde bakoitzak irakasleak bidalitako gai desberdin bat landu behar du eta klasearen aurren azaldu. Gaurko klase teorikoan, aurkezpenekin hasi gara, baina aurkeztu aurretik, irakasleak ebaluatzeko eta autoebalutzeko taula bat banatu du eta taldeka ebaluazio irizpideak zehaztu ditugu.  Gaurko aurkezpena nire taldearena izan da.  Eskola batean egindako proiektu baten inguruko artikulu bat lantzen ibili gara eta horren inguruko aurkezpena prestatu dugu power point erabiliz. Proiektuan Eskolako ikasleak beste eskolako ikasleekin harremanetan jartzen ziren email-a erabiliz. Ikasleak oso txikiak ziren (haur hezkuntzakoak) eta beraz, haientzat lana erakargarria izatearen asmoarekin, peluxeak sartu zituzten ikasketa prozesu honetan. Eskola bakoitzak peluxe bat bidaltzen zuen beste eskolara eta ikasleak peluxeak egiten zutenaren berri ematen zioten peluxearen jatorrizko eskolari. Landu dugun gaia, oso interesgarria iruditu zait, informatika lantzeaz gain, ikasleen arteko harremanak lantzen zirelako proiektu horretan. 

Praktika saioa nahiko interesgarria iruditu zait aspektu desberdinak landu ditugulako.
Alde batetik, RSSa erabiliz, blogean eduki desberdinak sartzeko modu berriak ikasi ditugu eta gadget desberdinak sartu ditugu gure blogean. Esaterako, klaseko kide baten blogaren estekak eta Hik Hasi web orrialdearen estekak. 
Bestalde, Creative commons erabiliz, blogean lizentzia jarri dugu, hau da gure blogaren erabilerak zehaztu ditugu.
Geroago copyscape web orrialdea aztertu dugu eta interesgarria iruditu zait, ez nekielako blogaren kopiaketak antzematen dituen web orrialdea existitzen zela eta oso erabilgarria iruditu zait. Gainera web orrialde honetan banner-ak eskaintzen dituzte dohainik, blogean sartuko direnei kopiatzea onartuta ez dagoela gogorarazteko.
http://joanarosab.com/Photographic-Watercolors
Saioarekin amaitzeko argazkigintzan sartu gara sakonki eta argazkizalea izanez primeran iruditu zait. Argazkiak editatzeko programa desberdinak landu ditugu. Hasiera batean Gimp programa eta geroago beste programa desberdin batzuk online erabiltzen direnak. Hala nola, picturetrain, imagechef, bomomo, flockdraw... Gimp programa online ez bada ere aplikazio portable moduan jaitsi daiteke pen drive-ean eramateko eta beharrezko denean erabiltzeko. Gimp bezala beste aplikazio portable asko daude eta horiek nola lortu ikasi dugu gaur ere.
Horrez gain ikaskide batzuk binaka irten dira kalera kontzeptu zehatz batzuen (ura, denbora...)  inguruko argazkiak ateratzera. Geroago klasean argazki horiek aztertu ditugu eta ikasi ditugu planoen arteko deberdintasin batzuk eta argazkien perspektibaren aldaketa argazkiaren esanahiaren aldaketa dakarrela.
Lehen hezkuntza ahaztu gabe, argazki programa desberdinak lantzea interesgarria iruditu zait. Izan ere badaude programak ikasleekin erabiltzeko aproposak direnak, motibagarriak direnak eta kreatibitatea lantzeko bikainak.


Aurretik aipatutako Bomomo programarekin
sortu dudan irudia.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blog-artxiboa