2014(e)ko urriaren 22(a), asteazkena

2. Hausnarketa (2.astea)



Aste honetako saio teorikoan, aurrekoan bezala Web 2.0 ezagutzen jarraitu dugu eta horrez gain, gaur 'beta' kontzeptua bereganatu dugu. Aurreko astean esan nuen bezala, garrantzitsua iruditzen zait informatikaren inguruko kontzeptu berriak lantzea, izan ere, gure bizitzan orokorrean gero eta inportantzia gehiago irabazten ari den mundua ba da ere, hezkuntzan zehazki ezinbestekoa bilakatzen ari da.

http://www.ferdi.fr/fr/programme-projet/architect
ure-mondiale-pour-le-d%C3%A9veloppement
Praktika egunean, zaindegiaren erabileraren inguruko azalpentxoa eman digu irakaslea eta geroago power pointaren inguruko azalpena jaso dugu. 
Hainbeste erabiltzen dugun azken programa honen erabilera egokia ziurtatzeko baliogarria izan da azalpena. Izan ere, nahiko ohikoa da aurkezpen desegokiak ikustea eta irakasleak emandako argibidekin arazo hauek saiestuko ditugu. Koloreen erabilera egokia, testuaren tamaina eta luzera eta izki motak izan ziren azpimarratutako kontzeptuak. 
Uste dut, azalpen mota hauek azkotan entzun ditugula, baina ez dago txarto noizbehinka horiek gogoratzea, garrantzi handikoak direlako eman nahi dugun mezuaren transmizio egokia gauzatzeko.

Aste honetako saio praktikoa, denbora gutxiago iraun du, LOMCE-ren aurkako greba eguna zenez, klaseko kide askok erabaki dugulako Bilbon ospatzen zen manifestaziora joatea  gure eskubideak defendatzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blog-artxiboa