2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

4. Hausnarketa (5.astea)

Teoriako klasean, hurrengo bi aurkezpenekin jarraitu dugu. Lehenengoa, IKT_ak hezkuntza berritzeko aitzakia zuen izenburutzat, eta hezkuntza arloan web 2.0-a eskaintzen dituen aukerak azaldu dituzte. Bigarren taldea, EU kids eta Safer Internet programen inguruan hainbat aspektu azaldu dizkigute, Aurkezpen honen oinarria eskola eta interneten arteko lotura izan da, azken honen erabilera egokia egiteko.

Saio praktikoan gauza ugari landu ditugu. Hasteko, hain saila iruditzen zaigun bibliografiaren aurkezpen egokia aztertu dugu eta liburu baten, artikulu baten, web orri baten... bibliografien arteko desberdintasunak sakondu ditugu ere. Nahiko baliogarria iruditu zait, unibertsitatean lan asko burutu behar ditugulako eta bibliografia modu egokian idazteari garrantsi handia ematen zaio. 
http://www.savethegeek.es/internet/enganchado-a-delicious/

    Bestade, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen diren programa batzuk ezagutu eta ezagutzen genuen beste batzuen birpasaketa egin dugu. Esaterako, Delicious eta Scoop.it programak ez nituen ezagutzen eta praktikoak direla uste dut. Esteken bidez informazioa gordetzeko balio dute eta etiketak erabiliz informazio horren arteko loturak sortzen dira. Helburu berdina daukate ere Diigo eta Connotea programak. Birpasatutako azken programa Word izan da. Betidanik erabili dugun programa izateaz gain, birpasaketa ondo egon da programaren aspektu orokorrak gogorarazteko.

     Saioarekin amaitzeko bideoa eta soinuari erreparatu diogu. Hainbat bideo ikusi ditugu, eta horietan musika, irudien eta gaiaren arteko loturak aztertu ditugu binaka hausnarketa txikia eginez. Oso interesgarria iruditu zait modulo lanari begira. Bideo bat burutu behar dugulako eta ondo burutzeko jaso ditugun argibideak garrantzitsuak direla uste dut. Askotan bideoak ikusten ditugulako eta ez diogu erreparatzen musika eta irudien arteko loturari, hemendik aurrera, bideo bat sortzean edo ikustean, erreparatuko diogu musika irudien garapenarekin bat etortzen dela.

   Sarrera honekin bukatzeko klasean ikusitako bideoak estekatzen dizkizuet, nire gustokoak izan direlako.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blog-artxiboa