2014(e)ko urriaren 15(a), asteazkena

1. Hausnarketa (1.astea)

Hemendik aurrera, astero sarrera berri bat igoko dut. Sarrera bakoitzean bi zati bereizi ahal izango ditugu, alde batetik saio teorikoan egindakoa eta bestetik saio praktikoan egindakoa. 
http://es.wikipedia.org/wiki/Web_2.0


IKT irakasgaiaren lehenengo saio teoriko honetan, web 2.0ren inguruko kontzeptuak eta honek hezkuntzan duen garrantzia landu ditugu. Irakasleak izango garelakoan, informatikaren munduan bereziki sartuta egon beharko gara eta horregatik oso interesgarria iruditu zait gaur klasean landu duguna. 



Beste alde batetik, IKT irakasgaiaren lehenengo praktika izan dugu.  Honetan, informatikaren oinarrizko kontzeptuak birpasatu ditugu ('@' postan erabiltzen dela, 'htttp' web orrialdetan, URL-a...) eta blogaren erabilerarekin trebatu gara.

Hasteko bloga sortu dugu eta geroago hainbat sarrera egin ditugu gauza desberdinak frogatzeko. Lehenengo sarreran, estekak eta irudiak jartzen ikasi dugu, bigarrenean bideoak txertatzen (html) eta hirugarrenean aurkezpenak txertatzen (slideshare). 

Sarrera bakoitzean, etiketak jarri ditugu eta blogaren diseinua moldatu dugu. Blogaren sarreretan estatu batuetako ordua agertzen zenez, ordua aldatu behar izan dugu eta horrekin batera konfigurazioaren hainbat atal ikusi ditugu. Azkenik power pointaren bidez irudiak nola sortu ahal diren ikasi dugu etorkizunean egin beharko ditugun sarreretan erabiltzeko.


Oso interesgarria iruditu zait gaurko klasea, bloga gaur egun asko erabiltzen den tresna delako eta ez bakarrik bizitza pertsonalean baizik eta irakasle lanean ere. Ikasteko eta irakasteko tresna erabilgarria iruditzen zait eta haren erabilera ezagutzea ezinbestekoa dela uste dut. Blogaren erabileraren inguruko hainbat gauza ezagutzen nituen, baina ahaztuta neuzkan. Azalpenei esker ahaztutakoa gogoratu dut eta ez nekizkien gauzak ikasi ditut. Adibidez, orduaren aldaketa edo power point-arekin irudiak egitea.
https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEhNGFLjfZJt1yiQLk4Q77P_E-tTawzwcHE9RQhgAaWepYESzNkXy6LucATOiodzhTP3EXhw1BX9SllDBgmT4WWI5Luh5BR8XFanAZqLsXdx58dHgJD1zMepIwvbXPpi0vPEwAAE1tzNb5J-/s1600/ordenagailua.gif

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blog-artxiboa