http://thespinalconnection.com/health-tip-of-the-day-kids-need-to-p ractice-good-computer-ergonomics-too/ |
Praktika saioa nahiko interesgarria iruditu zait aspektu desberdinak landu ditugulako.
Alde batetik, RSSa erabiliz, blogean eduki desberdinak sartzeko modu berriak ikasi ditugu eta gadget desberdinak sartu ditugu gure blogean. Esaterako, klaseko kide baten blogaren estekak eta Hik Hasi web orrialdearen estekak.
Bestalde, Creative commons erabiliz, blogean lizentzia jarri dugu, hau da gure blogaren erabilerak zehaztu ditugu.
Geroago copyscape web orrialdea aztertu dugu eta interesgarria iruditu zait, ez nekielako blogaren kopiaketak antzematen dituen web orrialdea existitzen zela eta oso erabilgarria iruditu zait. Gainera web orrialde honetan banner-ak eskaintzen dituzte dohainik, blogean sartuko direnei kopiatzea onartuta ez dagoela gogorarazteko.
http://joanarosab.com/Photographic-Watercolors |
Horrez gain ikaskide batzuk binaka irten dira kalera kontzeptu zehatz batzuen (ura, denbora...) inguruko argazkiak ateratzera. Geroago klasean argazki horiek aztertu ditugu eta ikasi ditugu planoen arteko deberdintasin batzuk eta argazkien perspektibaren aldaketa argazkiaren esanahiaren aldaketa dakarrela.
Lehen hezkuntza ahaztu gabe, argazki programa desberdinak lantzea interesgarria iruditu zait. Izan ere badaude programak ikasleekin erabiltzeko aproposak direnak, motibagarriak direnak eta kreatibitatea lantzeko bikainak.
Aurretik aipatutako Bomomo programarekin sortu dudan irudia. |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina