http://www.innovaticias.com/innovacion/24233/fedit-cdti- trabajan-innovador-proyecto-horizonte-2020 |
Aste honetako saio teorikoan, beste bi aurkezpen ikusi ditugu. Lehenengoa Horizonte proiektuaren ingurukoa izan da. Proiektu horren helburua IKTen eragina aztertzea da.
Hurrengo taldea, Gai berdina landu dute, baina unibertsitate mailan (aurrekoa baino maila altuagoa).
kurtsoko 6. aste honetako praktika hasteko liburuen garrantzia gogoratu dugu Ortotipografia (akats tipografikoen inguruko liburua) eta 'Lectura de imagenes en la era digital' (gaur egungo irudien erabileraren inguruko liburua) liburuekin.
http://bookgobbledegook.tumblr.com/the%20people |
Web quest-a sei ataletan antolatzen da (sarrera, zeregina, prozerdura, baliabideak, ebaluazioa eta ondorioak). Transmititu eta konpartitu daitekeen metodologia honek, ikuspegi konstruktibista batetik ikusita, gaitasun intelektualaren garapenaren laguntzailea da. Metodologia berri honekin trebatzeko taldeka web quest bat aukeratu dugu eta aztertu ondoren horren kritika egin dugu. Modu honetan ikusi dugu tresna praktikoa bada ere, haren erabilera egokia egitea garrantzitsua dela emaitza onak lortzeko.
Nire ustez metodologia erabilgaria da, aukera desberdinak eskaintzen dituelako eta nahiko erraza delako ikasleek erabili ahal izateko. Web quest asko daude sarean eta horiek bilatzeko modu egokiena pphwebquest.org orrialdea iruditu zait, irizpideak aukeratzen uzten duelako.
Saioa bukatzeko, soinua landu dugu. Hasteko youtubeko bideoak erabiliz abestiak jaitsi ditugu (youtubetik mp3-ra abestiak jaisteko konbersorea erabiliz) eta audacity programarekin editatu ditugu eta gure ahotsa sartu dugu mikrofonoa erabiliz.
Audacity programa ikasleek erabiltzeko zaila iruditzen bazait ere, baliogarria da, irakasle bezala abestiak mozteko edo abestien zatitxoak aukeratzeko edo argazki bideoei abestiak sartzeko.
http://portableapps.com/apps/music_video/audacity_portable |
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina